Eskua sutan (akustikoa (feat. Ikaro)
Doce C
Watch: New Singing Lesson Videos Can Make Anyone A Great Singer
Lagun asko zeuzkan Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan Larrutan egin dun zenbat maite izan ditu Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan? Azalera mugatzen du bere izaera Behera begira irteten da goizero kalera Otoitz egiten du atarian itxaroten miraria Kontsumo konstantetik salbatuko duena. Dena da berdin ez dagonean zer egin Arin idazteak apurtzen dio papera Beti jakin du baina eztu onartu nahi bera dela Bizitza osoan gorrotatu duen berbera. Ispilu parean motel bihurtzen da arina Hautsitako kristalez eraiki nahian arima Hatsarekin garbitzen du lotsaren zikina, galdetzen Nor izango ginakeen gu geu ez bagina? Badaramatza hiru hamarkada bizkarrean Ilusio apurtuen traizioa azalean Loezinaren markak hatzamarrak dardarka Nahi ta ezinak barrua jaten dionean. Lagun asko zeuzkan Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan Larrutan egin dun zenbat maite izan ditu Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan? Utzi zitun ikasketak itotzeko kaleetan Aldaketan ondorioak nabarmenak begietan Tripi, txoko, potro, pasta, goodballs eta anfetak Baina ahaztu zaio guztiz boligrafo bat zer dan. Kale izkinan ikasi du baztertuta bizitzen Kale izkinan ikasi du etengabe zauritzen Hitzen bitartez azaldu ezinen mina Zainetako orbainekin ta bainekin arintzen. Azala lantzen, ama maitatzen Ta behar izan duenean haren aurka altxatzen Txikitan oraindik inoiz etzuen pentsatzen Hola ikasiko zuenik gauzak hasi ta bukatzen. Lagunak galtzen, dirua xahutzen, Ispilura begiratzen duen bakoitzean lotsatzen Badakizue aldatzen ez den bakarra zer den? Sartzen beti jakin dula baina inoiz ez irteten. Lagun asko zeuzkan Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan Larrutan egin duen zenbat maite izan ditu Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan? Lagun asko zeuzkan Baina zeinengatik jarriko luke eskua sutan Larrutan egin duen zenbat maite izan ditu Ta maitatutako zenbatekin egin du larrutan?
The easy, fast & fun way to learn how to sing: 30DaySinger.com
Citation
Use the citation below to add these lyrics to your bibliography:
Style:MLAChicagoAPA
"Eskua sutan (akustikoa (feat. Ikaro) Lyrics." Lyrics.com. STANDS4 LLC, 2024. Web. 11 Nov. 2024. <https://www.lyrics.com/lyric-lf/5376603/Doce+C/Eskua+sutan+%28akustikoa+%28feat.+Ikaro%29>.
Discuss the Eskua sutan (akustikoa (feat. Ikaro) Lyrics with the community:
Report Comment
We're doing our best to make sure our content is useful, accurate and safe.
If by any chance you spot an inappropriate comment while navigating through our website please use this form to let us know, and we'll take care of it shortly.
Attachment
You need to be logged in to favorite.
Log In